ARTEA Izenburua: IKAS-EGOERA ERREALEN BILA JAKIUNDIEK EUSKAL HERRIKO ZIENTZIA, ARTE ETA LETREN AKADEMIA BARRIKAN, 2020KO EKAINAREN 16AN
 Ardunadun horiek, agur eta erdi: 
Lourdes nauzue. Irakasle eta ikertzaile nabil EHUko Arte Ederretako fakultatean. Zehazki, Arteko zein Sorkuntza eta Diseinuko gra- duetan ematen ditut klaseak. Zuen akademiak antolatutako beka-egitasmoaren berri izan dut eta erabaki dut nire hautagaitza defendatzea. Izan ere, oso abagune aproposa da niretzat ikerketa-proiektu baten hastapenetan bainabil, eta esan beharra dago horrelako ekimenak sortzea eskertzekoa dela, haintat ezagutza-arlotako berrikuntzak sustatzeko ezinbestekoak direlako. Nire espezialitateko gaia arte-ikerkuntzan kokatzen da, baina ahaidetasuna badu garu- nari eta hezkuntzari buzuzko ikerkuntza ba- tzuekin. Horregatik, nire proposameraren nondik norakoak ulertzeko, testuingurua azaldu be- harra dago. Ohituta gaude garunaren inguru- ko aurkikuntzez entzutera, aspaldian, iker-keta askoren muin bihurtu baitzen gure gogamenaren organoa. Esan daiteke, harrez- kero, burmuinak berak ikertzen duela bere burua. Horrela, gaur badakigu kantatzen, hitz egiten, margotzen, azken finean, edozein gauza egiten dugunean- baita ikertzen dugunean ere- garuna bera sortzen dela, errealitatea ager- tzen den bezalaxe. Baina burmuina eraikitzen duen operazio hori oso zaila da harrapatzen zailtasunak zailtasun, azken hamarkadetan, neurofisiologiatik, argitu egin da, nola garunak ikustatzen, gordetzen eta berreskuratzen duen mundutik jasotzen duen informazioa. Gainera, gero eta ezagutza-eremu gehiago gehitzen zaio garuna ulertzeko grina horri. Bada, horrela, azken aldian, edozein mailatako hezitzaileak hasi dira interesatzen zeharkako Ezagutza horrek egin dezakeen ekarpenaz ikas-prozesu eraginkorragoak sortzeko. Baina hezkuntzaren ikertzaileek eta neurologo kognitiboek oztopo handi bat aur- kitzen dute garunari buruz dakiguna ikaskuntzan aplikatzeko; ikas-egoera errea- len falta somatzen dute, Marta Portelo neurolegoak dio laborategiko azterketak oso urrun daudela horrelako egoera errealetatik (2018). Testuinguru horretan, hain zuzen ere, kokatzen da jorratzen du- dan ikerketa lerroa. Paradoxikoki, Laborategia deritzon ikasgai baten irakaslea naiz. Parado- xikoa dela diot ikas-egoera erreal horiek aurkitu ditudalako Laborategiko ikasgelan. Laborategia diziplinaz gaindiko ikasgai bat da. Horrek esan nahi du bere ekintza-eremuak erreferentzia egiten diola arteko zein diseinuko arlo guztien gainean dagoen zerbaiti: sormenari berari. Esan daiteke sorkuntzaren ekintza dela ikaskuntzaren muina. Sormena ikasgaiaren curriculumera eramatea izan da azken bi urteetan egokitu zaidan betebeharra Doktorego tesian ikusizko funtzioari buzuzko teoria bet garatu nuen betiere arte-errepre- sentazioen ikuspuntua hartuta. Horregatik, ikaskuntza-betebehar horren aurrean, oso bide zuzena iritzi nion tesian garatuak nituen egitura batzuko aplikatzeari ikas- gaiaren curriculumean. Teorian diseinatu nuenak, praktikan, esan nahi zuen garunaren funtzionamendua ikasgelan azal-tzea, eta, aldi berean, sor-prozesua eta ikas- prozesua parekatzea. Ikasgelan jasotako emaitzek baieztatzen dute ikasleei proposatu dudana proposatu dudala eta ariketen xedeak xede, ikasleriak, bere lan prozesu abia- razteko, oroimenenera jo duela: bizi izan den lekuetara; txikitan ateratako argazkie- tara, haurtzaroan hartutako zaletasunetara; norberaren objektuetara. Ondorioztatu dut memoria funtsezko lehengai psikologikoa dela sormena piztu dadin. Eta horrek eramaten nau eman behar dudan hurren- go pausora, alegia, zer hameman dagoen memoriaren eta ikaskuntzaren artean ikertzera, batetik eta, bestetik, ikastaldi orotan zer rol duen kontzientziak miatzera. Izan ere, kontzientzia da ulertzen zailenetarikoa den jazoera, jakinda era kontzentzia barik ez dagoela ikasterik. Ante-ikuspuntua duela gutxi hasi da ekarpenak egiten garunaren inguruko ikerkuntzan. Uste osoa dut garatu nahi dudan ikerketa-proposamenak baduela zer esanikez bakarrik gure gogamenaren organoaren inguruan, baizik eta litezkeen aplikazioetan. Izan ere, nire bilaketak Sorkuntza, ikaskuntza eta ikerkuntza uztar- tzen ditu, zeharkako eremu hat zertuz. Eta egin dezakeen ekarpenik garrantzi- tsuena beharrezko ikas-egoera erreal horiek eskuratzea da, datu iturri aplikagarriak sortu eta aplikatu ahal izateko ikaskuntzan. 
Nire proposamenaren alde berritzailea azaltzeko egindako ahaleginak fruituak emango dituelakoan, eta zuen erantzunaren zain, agurtzen zaituztet 
EZ adiorik 
EHUko ikertzailea eta irakaslea.
