Berria egunkariko erredakzio taldearen zuzendariari

                                                                                                                                     LAU ELKARTEA



Zuzendari hori:



Gutun honen xedea LAU elkarte osatu berria aurkeztea da. Elkarte honen helburu nagusia da fidantzen gordailuen gainean errentatzailei aholkularitza juridikoa eta administratiboa eskaintzea. 



Hasi baino lehen, LAU zertarako bailo duen ulertzeko, ezinbestekoa iruditzen zaigu azaltzea, era laburrean, fidantzen gordailua legeztatzen duen araudia. 



Lehenik eta behin, Hiri Errentamenduen Legeak 36. artikuluan ezartzen duen bezala, kontratua formalizatzen den momentuan nahitaezkoa da fidantza eskudirutan eman eta eskatzea. Fidantza horren zenbatekoa izango da hileko bat etxebizitzen errentamenduetan, eta bi hileko etxebizitzaz besteko errentamenduetan. Halaber, 2015ean argitaratu zen Etxebizitza Legearen dela eta, urte horren ondoren formalizatzen  diren errentamendu kontratu guztietan fidantza gordailutu behar da alokatutako higiezinari dagokion etxebizitza ordezkaritzan. Izan ere, kontratua formalizatzen denetik hilabeteko epea dago gordailu hori egiteko.



Horrez gain, epez kanpo egiten diren gordailuak, berariazko errekerimendurik egon ezean, fidantzaren zenbatekoaren %2ko errekargua izango dute. Alabaina, berariazko errekerimendua egon bada, errekargu hori %10ekoa izan daiteke. 



Nolanahi ere, fidantzen gordailua Euskal Autonomi Erikdegoko Ogasun Nagusiaren diru sarrera publikotzat jotzen da. Beraz, exekuzio bidea erabili ahal izango da fidantzaren gordailua ordainarazteko. Bai eta, erreakarguak ordainarazteko ere. 



Bestalde, kontratua iraungitzen denean fidantzaren itzulketa eskatu behar da, noski. Horretarako, errentamenduaren interesdunak iraungitze kontratua zinatu behar dute. Goraipatu behar da, eskaria egiten denetik zenbatzen hasita administrazioak itzulketa egiteko hiru hilabeteko epea daukala. Ondorioz, epea ez badu betetzen interesak ordaindu beharko dio errentatzaileari. 



Jakina denez, Arabako errentatzaileak orokorrean oso nagusiak direnez, arazo asko izan ohi dute fidantzen gordailuak izapidetu behar dituztenean. Hori dela eta, oso baliagarria iruditu zitzaigun LAU elkartea sortzea. Elkartea lau aholkulari juridikoz eta bi administratibo laguntzailez osatuta dago. Gure helburu nagusia da, laguntza eskaintzea fidantzaren gordailutzeko eta itzultzeko ezinezkoa gertatzen zaienei. Nabarmentzekoa da doaineko zerbitzua dela, Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak jasotzen ditugu eta. 



Lehen aipatu dugun bezala, gaur egun, laguntza hori bi bide desberdinez eskaintzen da: alde batetik, errentatzaileek aholkularitza juridikoa eskuragarri dute bai iraungitze kontratuak idazteko, eta bai errentamendu kontratuaren gainean daukaten edozein zalantza argitzeko. Bestetik, adminiztrazioan aurkeztu beharreko eskariak eta dokumentuak betetzeko aholkularitza administratiboa eskatzeko aukera ere badago.



Hori gutxi balitz bezala, LAU elkartea pertsona gehiago ezagutu dezaten, egunkarian informazio artikuluak argitaratzeko asmoa dugu. Artikulu horiek bi hizkuntza ofizialetan egon beharko lirateke. Hortaz, Berria egunkaria oso aproposa dela uste dugu. Beraz, proposamen hori zuri helarazi nahi dizugu. Bistan da, aukera ezinhobea izango litzatekeela zuen egunkarian argitaratu ahal izatea.



Bukatzeko, edozein galdera edo zalantza argitzeko prest gaude behean aipatzen den helbide elektronikoan. 



Egindako proposamena kontuan izango duzulakoan, agur.



Vitoria-Gasteizen, 2021 apirilaren 21ean. 





LAU ELKARTEA