HIZKUNTZAK HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAZ
 Artikulu honen helburua da unibertsitatea.net atarian eskegi berri dudan hainbat balia- bide hizkuntza irakasle zaretenokin partekatzea Hizkuntzen irakaskuntzaz da eskegi dudan karpetaren izena eta bertan bildu ditut hizkuntza irakasleentzat baliagarriak izan daitezkeen zenbait ikerketa eta tresna. Gure ikasleen hizkuntza gaitasunaren inguruan dugun kezka ez da gauza berria: aspalditik ari gara gaia aztertzen eta eztabaidatzen. Hala eta guztiz ere, jaso den ikasturteko azken bileran garbi gelditu zen irtenbideak edo gelaratzeko proposamen zehatzea beharra genuela. Behar horrek bultzatu nau  Hizkuntzen irakaskuntzaz karpetan aurkituko duzuen bilduma osatzea eta zuekin partekatzera Hizkuntzen irakaskuntza oso gai zabala denez, eremu gutxi batzuei errepasatu diet. Esan beharra ez dago, partekatu ditudan irakurgaiak baliagarriak bazaizkizue prest nagoela poliki- poliki bilduma osatzeko. Esan bezala, eremu jakin batzuk hautatu ditut eta hautaketa horretarako irizpide nagusia aplikaga- rritasuna izan da. Bestela esanda, epe labur edo ertainean gelara eraman daitezkeen ikuspe- giak edo tresnak aukeratu ditut zuekin parteka tzeko. Eleaniztasunaren ikerketa da landu dudan lehenengo eremua. Gutako bakoitzak hizkuntza jakin bat irakasten dugun arren, ezin dugu ahaztu gure ikasleak eleaniztu nak direla. Hartara, anistasunaz eta eleaniztasuna ren garapenaz dugun ikuspegia eguneratu eta adostu beharra dugu baldin eta gure ikasleen hizkuntza gaitasunean eta hizkuntza erabileran eragin nahi badugu. Adoste eta eguneratze lan horretan laguntzeko bi irakurgai utzi dizkizut eskura: New Yorkeko Unibertsitatean lan egiten duen Ofelia Garcia ikerlarien artikulu bat, eta nik neuk iazko ikasturtean egindako ikerketa baten emaitzak. Ofelia Garciak idatzitako artikuluari biziki interesgarria da, oso argi azaltzen baitu eleaniztasunaren alderdi dinamikoa eta aldakina. Ofelia Garciaren lanean oinarritzen da eleaniztasunaren ikuspegiari dagokion atalean sartu dudan ikerketa. Esan bezala, neuk egindako ikerketa da eta Ofelia Garciaren ikuspegia indartu ez ezik, iker- ketaren emaitzak guretzat bereziki interesgarriak direla esango nuke. Izan ere, iazko ikasturtean 1. mailan zeuden ikasleekin egindako ikerketa da eta ikasleen hizkuntza -jarrerak eta hizkuntza -erabilerak aztertu nituen. inguruko Eleaniztasunaren inguruko bi lan hauek Ofelia Garciaren eta nire ikerketak gure ikasleen hizkuntza gaitasuna eta hizkuntza erabilera hobeto ulertzen lagundu dezakete. Diagnostiko edo abiapuntu egokirik gabe nekez hobetuko dugu gure ikasleen hizkuntza gaitasuna. Hizkuntzen irakaskuntzaz bilduman aurkituko duzuen bigarren gaia hizkuntzen curriculum bateratua da, Hizkuntzen curriculum bateratuari dagokionez, bi dokumentu aukeratu ditut: Jim Cummins ikerlaria 2015ean argitaratutako Revisiting Language Teaching Practices artikulua eta EKI-DBH ikasmaterialetan gauzatu den hizkuntzen curriculum bateratua. Jim Cumminsen artikulua nahiko teorikoa Ea labur eta garbi aipatzen bada ere, ditu hizkuntzen curriculum bateratuaren inguruko emaitzak eta etorkuzunean landu beharreko ildoak. Jim Cumminsen proposamenak oinarritzat hartuta Ikaselkar argitaletxearen EKI-DBH Hizkuntzak ikasmaterialak hizkuntzen curriculum bateratua gelara eramateko saiakera interesgarria dira. DBHrako proposamena bada ere, Hizkuntza arloko irakasle liburuak jasotzen den testu peresoen mapa-hots, zein testu perero lantzen den hizkuntza bekatzera oso baliagarria gerta dakiguke gure hizkuntza curriculum bateratua osatzeko. Curriculum bateratu horren bidez edukien errepikapena saihestuko genuke, hau da, testugeneroei ezaugarriak eta antzerako edukiak behin bakarrik irakatsiko genituz- ke eta ez behin eta berriz hizkuntza guztietan. Are gehiago, hizkuntzen curriculum bateratuaren bidez hizkuntzen arteko transferentziek sustatuko genituzke. Hau da ikasleak trebatu egingo genituzke hizkuntza batean ikasitakoa beste hizkuntza batera transferitzen. Hizkuntza irakasle guztiok dakigu transferentzia horiek izugarrizko eragina dutela hizkuntza gaitasunaren hobekuntzan. Laburbilduz, Hizkuntzen irakaskuntzaz karpetaren barruan bi gai garrantzitsuren inguruko irakurgaiak topatuko dituzue: eleaniztasunaren ikuspegia eta hizkuntzen curriculum bateratua. Beste gai batzuk ere hautatu nitzakeen , baina, unibertsitatea .net atariaren helburuari jarraituz, hizkuntza irakasle garenontzat baliagarriak eta esanguratsuak iruditu zaizkidan gaietatik abiatu naiz, hain zuzen ere, gure ikasleen hizkuntza gaitasuna hobetzeko helduleku sendoak eskeintzen dituzten gai edo alderdietatik.