GIZA BALIABIDEAK ADMINISTRAZIOAN ADMINISTRAZIOKO HAUTAKETA PROZESUAK, EZBAIAN. 
Jon Oregi Salazar Berrikuntza arloko zuzendaria Jakiunde Donostia- San Sebastian kalea, 1 Vitoria-Gasteiz. Jaun hori: Aurten, Jakiundek hainbat espezialitatetako beka egitasmoa sortu du, eta oraingo honetan ere, proiektu berrien garapena, sormena eta espiritu ekintzaitea izanro dira protagonistak. Jarraian aurkeztuko dudan proiektua administrazioko hautaketa prozesuei eta beharko luketen eraldaketari buruzkoa da. Horregatik, beka lortzekotan, dirua erabiliko nuke hautaketa prozesuetan erabilitako probak eta materialak egokitzeko. Espero dut proiektua interesrarria izateaz agin, gogoeta, egiteko ere baliogarria izan dadila; izan ere, hausnartuz egiten da soilik aurrera. Urtero, Estatu osoan, hainbat hautaketa prozesu egiten dira administrazio publikoan, eta milaka dira horietan parte hartzen duten herritarrak. Ez da harritzekoa; izan ere, enpleguetan, prekarietatea nagusitzen denez, jendearen helburua da administrazioan sartzea, soldata ona eskuratu, lan baldintzak malguak izan eta lan ergonkorra lortzeko, beste ere batean esanda, aurkezten direnek lan on bat lortu nahi dute. Enplegua pertsonen oinarrizko eskubidea da; hala aitortu zuen 1948ko Giza Eskibideen Adierazpen Unibertsalak baina administrazio publikoan lanpostu bat lortzea ez da hain erraza. Amaierarik gabeko hautaketa prozesuan zehar, diren eta ez diren arauak eta legeak inork baino hobeto ezagutzen dituztela edo besteek baino titulu edo agiri ofizial gehiago dutela erakutsi behar dute hautagaiek. pertsonen ezaugarriak, trebetasunak edo gaitasunak berriz,ez ditu inork aintzat hartuko, eta gutxiago ebaluatuko. Inon baloratzen ez diren ezaugarri pertsonal horiek, ordea, garrantzia dute, motibazioa, trebetasunak eta gaitasunak ezinbestekoak direlako, bizitzan zein lanean. Hori kontuan izanik, ez dago ulertzerik zergatik herri administrazioa tematzen den, urtez urte, hautaketa prozesu berdinak errepikatzen. Hautapen prozesuen helburu nagusia da hautagai trebeenak identifikatzea eta hautatzea, teknika egokiak erabiliz. Helburua lortzea, aldiz, ezinezkoa da, prozesuak geldoak, ez funtzionalak eta zaharkituak direlako. Ez dira ondo uztatrzen mundu digitalarekin; gizartea aldatu egin da, eta behar berriak sortu dira. Gure erakundeak, ordea, ez daude prestatuak behar berri horiei erantzun egokio emateko. Langileen ezagutzak ez ezik, trebetasunak, jarrerak eta ezaugarriak ere aintzat hartu behar dira. Eta horretarako, proba berriak erabili behar dira esaterako, gaitasun probak, talde dinamikak, elkarrizketa egitaratuak, hautaketako prestakuntza aldiak, proba praktikoak edota nortasun soziola neurtzekoak nagusitu behar dira, beste teknika askorekin batera, noski.Administrazioak ez du proba horiek erabiltzeko beldurrik izan behar; izan ere, egokiak eta fidagarriak izateaz gain, baliozko koefiziente altuak ere badituzte, eta hautagaien gaitasunekin lotutako dimentsioak ebaluatzera bideratuta daude. Horregatik, erakundeek lehiakorrak izan nahi badute, birpentsatu beharko dituzte hautaketa sistema horiek. Ezbairik gabe, prozesuek egokituak eta bereiziak izan behar dute, lanpostuak benetan eskatzen duenari zuzenduak. Abiapuntua, beraz, lanpostuak arztertzea eta deskribatzea izango da, analisia baita oinarrizko tresna, giza baliabideak behar bezala kudeatzeko. Langileen zereginak, lanpostuaren lan karga, erabili beharreko datu motak, besteekiko harremanak, tresnak edota gertakari kritikoak, esaterako, funtsezkoak dira probak aukeratzeko orduan izan ere, alderdi horiek laguntzen dute lanpostu batzuk besteengandik bereizten, beste modu batean esanda, zer neurtu nahi dugun, halako proba erabili behar dugu. Erakundeek badituzte baliabideak, bai humanoak, bai materialak prozesu egokituak eta bereiziak egiteko. Borondatea eta eredu berri baten aldeko apustua baino ez dira behar. Pertsona bakoitzari merezi duen balioa aitortzeko garaia da. Hori da herrri administrazioak duen erronka, hori da etorkizunerako desafioa, zoragarria bezain geroraezina. Biziki eskertuko nizuke nire proiektua aukeratzea, eta beka lortzeko aukera izatea. 
Nire azalpenak interesgarriak izango zaizkizulakoan, zure erantzunoren zain izango nauzu. 
 Giza Baliabideetako teknikaria Funtzio Pblikoa Eusko Jaurlaritza Gran Via, 85 Bilbao Barakaldo, 2020ko ekainaren 16a
