011n argitaratu zen Arketyporen lehenengo alea, etxegintza sektorea krisialdiaren momentu txarrenean zegoenean; hala ere, sortzaileak arazo potolo horri aurre egiteko gai izan ziren, eta, dagoneko, aldizkariak hamar urte bete ditu. Urteurren berezi hori ospatzen dugu eskuartean duzun ale berezi honekin, non, egindako ibilbideari erreperatu ez ezik, nazioarteko izen handiko arkitektoen lanak eta artikuluak ikusi eta irakurri ahal izango duzun.

Hamar urteotan, aldaketa ugari izan ditugu etxegintzan, eta ez bakarrik krisiaren eraginez, baizik eta gure agintariek onartutako hamaika zuzentarau, lege eta dekretuen ondorioz ere, bereziki, klima-aldaketari aurre egiteko nazioarte maialan adostutako akordioak betetze aldera. Akordio horien artean, 2018an Parisen hartutakoa nabarmendu beharra dago, horren arabera Europar Batasunak %30 murriztu behar baitu bizitegi-erabilera duten eraiken kontsumo energetikoa.

Espainako Erresumak bide luzea du aurrean bide hori lortzeko, azpijokoan ibili baita, aplikatu-ez aplikatu Batzordeak onartutako zuzentarauak, eraginkortasun energetikoari buruz. Hor dago, esaterako, Europako Justizia Auzitegi Nagusiak joan den azaroan argitaratutako epaia, zeinen arabera Espainak 300 milioi euroko izuna ordaindu behar duen, 2018/13 Zuzentarauaren transposizioa bi urteko atzerapenarekin egin duelako.

Hala ere, azken bi urteotan onartutako legeak ikusita, baiezta dezakegu egun Moncloan dagoen Gobernuak egoera erabat aldatu nahi duela. Horren adibidea da Eraikuntza Kode Teknikoaren DB-HE dokumentuan egindako hamaika aldaketa; horiei esker, Europako herrialde aurretauenekin bat egin baitugu, energia-eraginkortasunari dagokionez. Txalotzekoa da ere, DB-HEren bertsio berrian estatuko Arkitektura Goi Eskola Teknikoen ekarpen gehienak kontuan hartu izana.

Baina, Europan, estatuan dagoeneko indarrean dauden betekizun berri horietatik haratago doan beste eraikin mota bat eraiki eta eraikitzen ari da, interesgarria oso, Passive-haus eraikinak, hain zuzen ere. Joan den mendeko 80ko hamarkadan, Alemaniako arkitekto-talde batek zehaztu zituen, etxebizitza hauek bete behar dituzten baldintzak; eta, horiek betez gero, aurreikusi zuten eraikin pasiboek ohikoek baino %80 energia gutxiago behar izango zutela euren energia-beharrak asetzeko.

IIkusirik Pasive-haus eraikinek dituzten abantaila energetikoak eta, ondorioz, ekonomikoak; horren aldeko apustua egin dute gure inguruko sutatzaile publiko zein pribatu batzuek, VISESAk kasu. Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak Bilboko Bolueta auzoan altxatutako dorre baltza, hainbat sari eta aipamen berezi jaso baititu nazioarte mailan.

Bada, irakurle, hamar urte hauetan eraikitako eraikin aipagarrienetatik aparte, ale honetan atal berezia aurkituko duzu Passive-haus eraikinen gainean, non orain arte argitaratu ez diren argaizki zein planoak aztertzeko aukera izango duzun, Arketyporen lan-taldeak egindako lan zoragarriari esker.

Berton aurkituko dituzun eraikinek frogatzen dute etxegintzak iragana duela, eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko eragile garrantzitsua ere izan dezakeela. Beraz, ale berezi hau oso interesgarritzat joko duzulakoan nago.

Amaitzeko, eskerrak eman dizkiot Arketyporen lan-taldeari, lan bikaina egin eta egiten dutelako, eta, gutxienez, beste hamar urte opa dizkizuet.