PSIKOLOGIA Izenburua: OSASUN MENTAL UNIBERTSALA
 Idazki honen bitartez, behean sinatzen dudan honek Jakiunde Akademiak sortutako beka egitasmoan izena ematen dut, horretareko merezimendua dudalaloan, betiere honako argudio hauetan oina- rrituz: Lehenik eta behin esango dut gaixotasun psikikoak sendabidean jartzeko eskubide unbertsalaren alde nagoela, eta eskubide hori Osasunaren Mundu era- kundeak (OME-k) osasunaz egiten duen definizioan oinarritzen dudala. Izan ere, hiru ongizate eremu bereizten ditu: ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala Ongizate pskologiloari dagokionez, behintzat, arnas luzeko helburua antzematen zaio, baina nire ustez, bide hori jorratzea merezi du. Abiapuntua hori izanik, argituko dut zein den beka eskatzeko arrazoia. Batetik, psikologiaren histo- rian irakurketa berri bat ikertu nahi dut eta bes- tetik, terapia mota bat zaharberritzeko ekarpena egin nahi nuke. Lehenari helduz, psikologiako testuliburuetan oso tarte gutxi eskaintzen zaio diziplinaren sorreran zegoen testuinguru sozio-politikoari. Filosofiaren eragina azal- tzen dute, astrologiarena, fisiologiaren ekarpen garrantzitsua, eta abar. Argi dago horiek guztiek zeri- kusi handia izan zutela psikologiaren jaiotzean. Baina XIX. mendean, garai hartako komunitate zientifikoak psikologia zientziatzat hartzeko izan zuen diziplina erreferente nagusietako bat darwinisino soziala izan zelakoan nago, eta bide hori aztertu ahal izatea espero dut. Zergatik diodan hori?, bada, eboluzionismotik erato- nri eta Spencerrek gidatutako korronte horrek defendatzen zuelako gizartean hobekien egokitzen ziren klase sozialak gizarte hierarkien maila gorenetan kokatzen zirela. Zer esanik ez, ideia hori oso ondo etorri zitzaiola garai hartako botere politiko-ekonomikoari, azken batean, zientziak euren boterea zilegiztatzen baitzuen, psiko- logiaren eskutik. Eta ez dugu ahaztu behar, urte haietan, ezkerreko ideologia indarrez hedatzen ari zela, eta klase sozialik gabeko gizartea aldarrikatzen zuela, hain zuzen ere, botereak aldeztutako guztiz aurkako ideia. Ordudanik, hamarkada ugari igaro dira, eta osasun mentala unibertsalizatzeko bidean ez dugu gehiegi aurreratu. Gure ingurunean, eta ia mundu osoan, osasun sistema publikoak ez du jasotzen gaixotasun psikikoak ertatzeko eskubide unibertsalik. Zerbitzu psikiatrikoa eskaintzen da, baina psikiatrek, diagnos- tikoa egin ondoren, tratamendu farmakologikoa agintzen dute. Eta farmakoek sintomak arindu bai, Baina gaixotasunak ez dituzte sendatzen. Bestelakorik gertatzen da psikoterapiekin, edozein korron- tekoa dela ere, tratamenduen %65 inguru sendabidean jartzen dituzte, baina saioko 70-80â‚¬ arteko kostua dute, eta kopuru hori ordaintzea ez dago guztien esku. Baina arestian aipatu dut badagoela beste terapia mota bat, garatzen lagundu nahiko nukeena, tera- pia komunitarioa. Gaixo psikikoa haren inguru- ne naturalean murgiltzean datza, ohiko bizimo- dua eta jarduerak eginez. Ingurune naturala auzoa da, adituek espazio hori hartzen baitute sendabiderako eremu egokitzat. Tratamendua, baina, ez da inprobisazioan oinarritzen, botere publikoen (batez ere udalen) eta auzoeteko eragileenarteko elkarlan estua eskatzen du, jende sentsibili- zatu eta parte hartzera bultzatzeko. Sinesten dut, terapia hau dela, beste neurri askore- kin batera, osasun mentala guztiontzat egiteko beste modu bat
 Esandako guztia aintzat hartuko duzuelakoan, zuen beka bat eskuratzeko zain geratzen naiz. 
Bec-en, ekaimaren 16an sinadura