Gizarte ziurgabe eta aldakor honetan, egoerari aurre egin eta indarrak batuz hasiera eman diogu ikasturte berriari. COVID-19ak sortutako krisi egoera honek, mahaigainean utzi dizkigu gure herriaren hutsune handiak. Hezkuntzak dituen erronken artean, euskara da kezkatzen gaituen gai nagusienetako bat. 



Jakin badakigu azken 40 urteotan euskararen ezagutzak aurrera egin duela nabarmen. Hazkunde hori, hein handi batean, eskolari zor diogu. Izan ere, Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntz politikek eskolari egotzi diote belaunaldi berriak euskalduntzeko ardura. Dena den, kezkagarriak dira Eskola Kontseiluak argitaratu berri dituen ikerketako emaitzak: ikasleen heren batek ez du lortzen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.mailan euskaraz gutxieneko errendimendu maila. Horrez gain, hizkuntz erabilerari erreparatuz gero, lau urtetik behin Euskal HerSoziolinguistika Klusterrak bideratutako Hizkuntzen Kale Erabileraren Neurketa ikerketaren ondorio nagusietako bat da euskararen erabileraren apaltzea adin tarte guztietan.



Ezagutuko duzue gure herriko pailazo preziatuen diren Pirritx, Porrotx eta Marimototsen leloa: sentitu-pentsatu-ekin. Gure kasuan, mezuan ñabardura txiki bat egin eta neurri txikian aldatu nahi dugu: pentsatu-sentitu-ekin. Izan ere,  Sanchez Carrión Txepetxek esan ohi zigun moduan, hiru dira hizkuntzaren ikaskuntza prozesuan eragiten duten faktore nagusiak: hizkuntza ezagutza, motibazioa eta erabilera.  Nekez ekingo diogu erabilerari, hizkuntza bat ezagutzen eta hori erabiltzeko motibaziorik ez badugu. Motibazioan eragiteko, ordea, pentsamendua garatzea oinarrizkoa izango da. Hizkuntzaren eta herriaren egoeraz gogoeta egitea, hausnartzea, kontzientzia hartzea, jabetzea izango da lehen urratsa. Ondoren, egoerak berak sortzen dizkigun sentimendu, emozio, beldur, gogoeta



Euskal Herriko Unibertsitatearen misioari eta baloreei jarraiki, euskal komunitatean eragiteko dugun arduragatik, ikasturte berrian hainbat berrikuntza martxan jarri ditugu. Euskara ardatz duen hezkuntza eleanitza sustatzea da gure helburu. Horretarako, 2021-2022. ikasturtetik aurrera, Gradu guztietan eta ikasle orok derrigorrez garatu beharko ditu soziolinguisitika lantzeko 18 kreditu euskaraz. Horren helburua da gure herriaren bilakaera politiko-historikoa, linguistikoa eta soziala ezagutzea, gaur egungo egoera zein den ulertzeko. Izan ere, askotariko ikasleak ditugu gurean, Euskal Herri pluralaren ifrentzu dira gure fakultateak eta aniztasun hori balioetsi nahi dugu. Euskara komunikatzeko tresna ez ezik, bada gurean integratzeko lanabesa eta  identitate indibidual eta  kolektibo kultural zein linguistiko baten adierazle. 



Aipatutakoaz gain, eremu ez formalean ere arreta jarri nahi dugu. Bizitza unibertsitarioaz gozatzeko aisialdiari dagokion arreta eskaini nahi diogu. Aisialdiak hizkuntza hautuan ere zeresana izan ohi du, hala baieztatu dute hainbat ikerketek. Horrenbestez,  Euskal Herriko Unibertsitateak eskainiko dituen aisialdiko ikastaro eta kirol ekintza guztiak euskaraz eskainiko ditu eta ezinbesteko baldintza izango da horietan guztietan euskararen aldeko portaera mantentzea.