ARKITEKTURA / BASERRIA Izenburua: USTIATEGI TXIKIAK EKONOMIA HANDITAN
 Euskal baserriak azken hamarkadetan izan duen bilakaerak agerian uzten du gobalizazioak eta merkatu-ekonomiaren liberalizazioak Europako nekazari- tza-ustiategi mota jakin batzuetan izan dituzten ondorio kaltegarriak. Zehazki, mendi-eremuetako familia-ustiategi txikietan. Ondorioa Lorien desagertzea da, askotariko faktoreak tarteko. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasle lankideak, artikulu honen helburua ez da baserriaren heriotza eragin zuten arrazoiak laburbiltzea, baizik eta amaiera tragiko horri aurrea hartzea ahalbidetuko dugun hausnarketarako bidea izatea. Jakin badakigu merkatuen ingurune ekonomikoak lehiakortasun maila handia eskatzen duela espezializazioaren eta kostu txikiko ekoizpenaren bidez. Ustategiek dituzten egitura-eta finantza-gabeziak arintzeko beste egokitzapen batzuk egin ohi dira, hala nola esne-aziendaren ordez haragi-azienda erabiltzea edo jarduera-aniztasuna garatzea; hots arlo bakarra landu beharrean, egintza aukera zabalagoa jorratza aldi berean Landa-azterketan egiaztatu da, ordea, saiakera horiek, azkenean, ne- kazaritza-jarduera bertan behera utzi baino lehenagako ahalegin an- tzuak direla Dublingo unibertsitatearekin egin ditugun mintegietan gai honi buruzko datuak partekatu ditugu emaitza oso interesgarriekin. Txosten horiek ikasleei helaraztea oso interesgarria izan daiteke beste errealitate, batzuk ezagutzeko. Esperientzia horretan gainera Europako administrazioen nekazaritza-politikak izan ditugu hizpide, eta horiek ere desertzio horretan laguntzen dutela konprobatu dugu. Nahiz eta asmo-adierazpenetan beti lehenetsi eta babestu nahi izan Europako nekazariza-eredua, tamalez, merkatu-polilitak dira haien jardunaren funtsezko ardatza. Horietan lehiakorrak izateko beharra nabarmentzen da, ondorioz, ustiategi txiki asko kanpoan gelditzen dira. Arrimua jaso beharrean, laguntza ekonomikoetatik eta finantzaketa-lerroetatik at geratzen dira, batzuen eta besteen arteko arrakala areagotu eta apalenen osasuna narriatuz. Soziologia sailekoekin ere komentatu izan dugu gizarte-inguruneak bere- biziko garrantzia duela baserriaren biziraupenean. Gaur egungo ustiategi- buruen seme-alabak hiri-izaerako balio-eskalaren barruan hazi eta hezi izan dira. Alde horretatik gogorarazi behar da Euskal Herriko herri-eremu sarea hiri lauso gisa antolatzen dela; beraz, hiriguneen eta landetxeen arteko distantziak oso txikiak dira. Ondorioz, eta hirigintza egitura horrek eraginda, gazte askok hiriguneek eskaintzen. dituzten aisialdi ela erosotasuna hobesten dituzte baserriko bizi- baldintzen aldean. Bestalde, erleba bihurriak erabilerarako murrizketak ezartzen dituen lurraldean, aprobetxatzeko moduko lurzorua urria da. Beran behar ezberdinei erantzuna emateko azpiegiturak hobetu behar dira: garraio- bideak, bizitegi-eremuak, industriak, merkataritza-azalera handiak, etab. Hortaz lurralde plangintza bera nekazaritza-eremuak desagerraraztearen sopikun da; ekoizpen- potentzialtasun handiagoko enklabeak babestu beharrean, hiri-hazkuntzarako bideratzen baititu. Hirigintza saila- ko ikerketa lantaldeetan aztertu beharreko gaia da hau. Lurralde- antolamendua nola egiten den irakastean ikasleek jarraitu beharreko irizpideak zeintzuk diren ikas ditzaten. Laburbilduz, azaldutakoak ez du esan nahi baserria fisikoki desagertuko denik, baina bai ezagutzen dugun haren kontzeptua. Bertatik bi mota oso ezberdin eratorriko dira: etxalde-modernizatua, beste erkidego edo lurralde batzuetan dagoenaren antzekoa eta baserriaren berezko bereizarri- rik gabea, ela baserri-etxebizitza, non ez dagoen nekazaritza edo abel- tzaintzako jarduerarik, edo zalelasun hutsera mugatzen den. Eraldake- ta hori eragiten ari diren arrazoien hausnarketa egiteko garaia da, beraz. Lankideok, hartu dezala bakoitzat bere ikerketa-esparruari dagokion gaia sakonago landu eta ikasleetan partekatzeko konpromezua. Gai izan behar dugu etorkizuneko belaunaldientzat gure ondare higiezina babesteto. Eta hori egoeraren eta bertan parte hartzen duten faktore eta baldintzen gogoeta egin osteko neurriak hartuz baino ez dugu lortuko.