IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA Izenburua: INTERAKTIBITATEA ETA TRANSREDIA 
90eko hamarkadan oso ezagunak izan ziren elkarrera- ginezko nobelak. Garai hartan gazte izan ziren askok gogoan izango dituzte liburu horiek, irakurlearen parte hartzea eskatzen baitzuten eta behin baino gehiago- tan irakur baitzitezkeen kontakizun horiek berezkoa zuten erakargarritasuna eta irakurlea istorioko protagonista bilakatzea zen arrakastaren gakoa. Ordutik urte asko igaro badira ere, kultur produktu interaktiboek ez dute erakargarritasurik galdu. Hala eta guztiz ere, arrakasta horren formularekin asmatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula; interaktibitatea erronka handia da ekoizleentzat, eta ikus-entzunezko komunikazioa graduko ikasleek hainbat ezaugarri kontuan izan behar dituzte proiektuak gauzatzerakoan. Asko dira egitura zurrunak eta konbentsionalak alde batera utzi dituzten sortzaileak, baita egoera berrietara maisutasunez egokitu direnak ere. Euskal Herrian tirabirak proiektua da dokumental interaktiboen aitzindaria; 70eko hamarkadatik ETAren armagabetzera bitartean Espainiako Estatuko prentsak gai hori nola tratatu duen azaltzen du lan horrek, eta Euskal Herriko Unibertsitateak fin ondu zuen afera horren inguruko dokumental interaktiboa. proiektu horren arrakastaren gakoa edukia kontsumitzeko moduetan dago; izan ere, ikusleak era bat baino gehiago ditu dokumentala ikusteko. Esaterako, adituen elkarrizketak soilik ikus daitezke, edo galdera zehatz batzuen erantzunak bakarrik. Plataformak ikuskai aukera ematen dio ikus-entzunezko pieza hori nahi duen unean nahi duen euskarri digitalaren bidez kontsumitzeko, eta hori da tirabiraken arrakastaren ezaugarrietako bat. Bestalde, interaktibitateaz hitz egitarakoan ezin dugu aipatu gabe utzi transmedia narratiba kontzeptua. EUSTATek emandako azken datuen arabera, hamarkada honetan erabat aldatu da ikus-entzunezkoen kontsumoa, eta teknologia berrien garapenak zenbait aldaketa eragin ditu kontsumitzaileen joeretan. Garai batean film edo dokumental baten ibilbidea zinema aretoetan amaitzen zen; gaur egun, ordea, produktu baten eraginak urteak iraun ditzake, aretoetatik kanpo ikusleen parte hartzea eskatzen duen unibertsoa eratu baita zenbait kasutan. Horren erakusle da Harry Potter saga. Pertsonaia horrek sona r a handia izaten jarraitzen du oraindik mundu osoan zehar, bideo-jokoak, arropa, jarraitzaileen klubak eta bestelako produktuak ere sortu direlako; hots Harry Potter euskarri bat baino gehiagotatik heltzen zaie kontsumitzaileei, eta film arrunt bat izatetik produktu anitz errentagarria izatera igaro da. Horretan datza transmedia narratiba eta behar-beharrezkoa da etorkizuneko ikasleek kontzeptu hori ezagutzea. Horrez gain, ikus-entzunezko industriari ere tentuz begiratu behar zaio. Plataforma digitalen goraldiak ez du etenik, eta datozen urteetan ere goranzko joera hartuko du. Egun edonork ezagutzen ditu HBO, Netflix, Disney + eta halako atariak, baina plataforma horiek arrakasta izateak ez du esan nahi gure proiektuak egokiak direnik atari horietan hedatzeko. Adibidez, haurrei zuzenduriko dokumental didaktiko bat egokia izan daiteke Disney + atarirako, enpresa horren xede-taldea aintzat hartzen badugu; aitzitik, Netflixen baliteke merezi duen harrerarik ez izatea. Beraz, etorkizuneko ekoizleek produktuaran kalitatua teknologia berrekin uztartzeaz gain, produkturaren hedapenerako estrategia egokia diseinatu behar dute Laburbilduz, ikus-entzunezko industrian muturra sartu nahi duen edonork behar-beharrezkoa du iraganeko molde zaharrak ahaztu eta egungo garaietara egokitzea. Aldi berean, eskarmentua duten ekoizleek ere arretaz begiratu behar diete egungo kontsumo joerei, eta egin beharreko aldaketak egin. Ikuslea gero eta zorrotzagoa den garaiotan, ekoizleak ikuslearen engaiamendua erdietsi behar du. Kontsumitzaileen parte hartzea bilatzeak sortzaileen lana areagotu dezake, baina epe luzean onurak ekarriko dizkie, izan ere, interaktibitatea eta transredia narratiba dira ikus-entzunezko produktuen arakastaren bermea.