INGURUMENA Izenburua: INGURUMENA NOLA UZTARTU UNIBERTSITATEKO PLANGINTZAN 
Ingurumenaren esparru zabalean, hondakinen eta garraioaren sektoreetan jarriko dut fokua, eta, hain justu ere, legedi eta egitasmo berriek sortuko dituzten beharrak unibertsitatean nola uztartu daitezkeen xehatuko dut. Ikuspuntu hori bereziki interesgarria iruditzen zait ingurumenaren zein ikasketa askoren plangintzan zeharka barneratu eta jorratu daitekeen heinean, besteak beste: ingeniaritza, zuzenbidea, ekonomia eta, noski, nola ez, ingurumen zientziak. Hondakinez ari bagara, ezinbestekoa izango da une batez gaikako bilketari erreparatzea, baina aurreneko burutuzoa hori izan arren, nahiko ziurtzat jotzen da artoak epe motzean izango dituen erronkak beste ildo bati helduko diotela, izan ere, hondakinei buruzko 22/2011 legeak 2020 urterako birziklapenari ezarri zizkion heburuak bete ez ezik, kasu askotan gainditu ere gainditu dira. Bere garaian berrikuntzaren aldetik Berebiziko bilakaera izan bazuen ere, onenak eman ditu eta iturri hori agortzen ari da. Beraz, eta adi egoteari utzi gabe; pixkanaka baliabideak eta ahaleginak beste atal batzuetara bideratuko direla aurreikusten da, hain zuzen ere, klima aldaketaren auziak ondorioztatu dituen betebeharrek baldintzatuko dituzte aurrerantzean erakundeen eta administiazioaren erabakiak, eta, batik bat, garraioa eta mugikortasuna izango dira gakoak. Txostenaren zati hau eta ondorengoa bereziki interesgarriak izango dira lehen adierazi diren ingurumen zientzietan, enpresaren kudeaketan, zuzenbidean edo ingeniaritzan jardun nahi duten ikasleentzat. Aurreko ildoari jarraiki, berotze globalari aurre egiteko nazioarteak Kiotoko Protokoloa eta haren oinordeko den Parisko Akordioa berretsi zituen. Hlitzarmenak tokikotzeko eta gizarteratzeko konpromisoak lurraldez lurralde hezurmamitu dira zuzentaren, estrategin eta egitasmoen uzta oparoa sorraraziz. Funtsean ondo badago ere, nahasmena ekarri du. Halako erauntsia jasaten ari gara, hain da mardula informazioa. non anabasa horretan oso zaila den alea eta lastoa bereiztea. Baina ez da txarrik onik ez dakarrenik, eta zuzenbidea ikasten ari diren legelariek ariketa bikaina izango dute legedi hori ondo taxutzen eta antolatzen Edonola ere, badirudi Erkidegoen Jasangarritasun energetikoaren araudia izango dugula eredu. Lege horrek petrolioarekiko mendekotasuna gutxitzea du xede, eta administrazioarentzat loteslea den heinean zuzen-zuzenean eragingo die alor askori. Arestian esan bezala garraioa nabarmentzen da berariaz izan ese, 2021etik aurrera arlo publikoan erosten diren ibilgailu guztiek (%100) energia berriztagarriak baliatu beharko dituzte, edota berotegi efektuko gasak (BEG) apaltzen dituzten erregaiekin higiarazi beharko dira, gas nalturalarekin eta eratorriekin, esate baterako. A 4o Ondorioz, puntu honek abagune ezin hobeak eskaintzen ditu ikasketa teknikoen esparruan, hala ikerkuntzarako, nola adierazleen kontrolerako. Garraioaren auzira itzuliz azpimarratzekoak diren hainbat datu partekatuko ditut. Frogatutzat ematen da garraioa dela jarduerarik kutsakorrena, BEG isurpenen %39ren eragile baita. Hari beretik, hainbat ikerketaren arabera, Covid-19ak behartu zuen konfinamenduan zehar, trafikoari ezarritako murrizpenen ondorioz, garraioari egotz dakiokeen kutsadura, batez beste, ia erdia jaitsi zen hiriburu nagusietan. Itxialdiaren ondoren joera horri ezin izan zaio eutsi, baina garraioaren eta kutsaduraren arteko erlazioa egiaztatzeko baliogarria izan da. Hortaz, batetik, legea betetzea nahitaezkoa bada, eta, bestetik gure agintariek ingurunenaren zaintza jomuga badute, aitzakiarik gabe eta lehenbailahen abiarazi beharko den egitasmoa izango da ibilgailu floten eta, orokorrean, sektorearen birmoldaketa. Horren haritik, aukera asko izango dira unibertsitateak eta teknologia enpresak elkarkidetzeko proiektuak eta azterketak sustatzeko. Horrenbestez, bada egitekorik asko. Hurrengo urteotan Unibertsitatetik irtengo diren ikasleek lur merkatu dinamikoa aurkituko dute ingurumenaren munduan, eta hori gutxi izango ez balitz bezala, eta txostenean adierazi den legez, profesional eta espezialitate askori eragingo die ia gainean dugun egoera berriak. Enpresek, administrizioaren gidaritzapean, behin-behineko adabakiak Saihestu beharko dituzte eta egiturazko neurriak lehenetsi: Hortxe dugu, preseski unibertsitatearen eta profesionalen arteko lankidetza bultzatzeko parada itzela. Irakasleon ardura izango da baliabide eta aukera horiek egokiro baliatzea gure ikasleen formazioa behar den bezala gauzatzeko,