Ludopatia NERABEAK ETA JOKOA Izenburua: 

Azpeitian, 2020ko ekainaren 16an Jakiundeko jaun-andere agurgarri horiek: 
Iratxe naiz, psikologian doktorea eta adikzioen gaian aditua. Zuen webgunearenbidez jakin dut beka egitasmo bat abiatu du- zuela, zeinak zuek jorratzen dituzuen gaiak (zientzia, artea, letrak, e.a) sustatzeko xedea duen. Aukera egokia iruditu zait azken asteetan ikertzen ari naizen gai batean sakontzeko; horregatik, aztergaiari dagozkion nondik nora- ko zehatzak jasotzen dituen gutun honen bidez, beka horretarako nire hautagaitza auzkeztu nahi dizuet. Ludopatiaz asko hitz egiten ari gara azken hila- beteetan, eta ez da gutxiagorako: datuei erraparatu besterik ez dago patologia horrek erasandako pertsonen kopurua ikaragarri hazi dela baieztatzeko; adin txikikoen artean jokoak izan duen hedapenak alarma guz- tiak piztera eraman gaitu, eta erakundeek garatu dutuzten prebentzio politikak ez dira gai aldaketa sakonak eragiteko. Urte luzez isilean igaro ondoren, ludopatiaren eta apustuen inguruko erreportaiak nonahi ikus ditzakegu une honetan; arazoa eztabaida publikoan kokatu dugu, baina ez gara gai egoerak es- katzen dituen neurri zehatzak proposatzeko. Bizi dugun egoera honela laburbilduko nuke: jakitun gara egoeraren larritasunaz, iritzi orokor batzuk eraiki ditugu, baina ez dakigu zer egin. Izan ere, prebentzio neurri egokiak proposatu ahal izateko, ezinbestekoa da aurrez ikerketa serioak egitea. Apustuen eta ludopatiaren auziak ertz asko ditu, eta horiei guztien metodo zientifiko egokiena begiratzea garrantzitsua da. Askotariko ikerketak behar dira, jokoaren problema- tikak eremu asko zeharkatzen dituelako. Zuen erakundeak sortu duen beka egitasmoaren ezau- garriak aztertu ondoren, nerabeen eta gazteen jokorako ohiturak modu zientifiko eta era- ginkor batean ikertzeko aukera dugula pen- tsatzen dut. Batetik, beharrezkoa litzateke ikerketa kualitatibo bat egitea (ikastetxeen ezagutza izango genuke horretarako); bestetik, azterketa kualitatibo bat egingo genuke,gazte elkarte eta kuadrilletara gaia eramanez, gazte eta nerabeen jokorako ohituretan arakatzea da aipatu ikerketaren xedea, eta, horretarako, aurrez eginak dauden azterlanetatik hipotesi lerro batzuk identifikatu ditzakegu. Aurrena, sarearen agerpenak ludopatiaren hedapenean izan duen eragina aztertzera joko genuke. Sareak arras aldatu du mundua, eta, halaber zeharo aldatu du jokatzeko modua. Nerabe eta gazteen artean are haidiagoak dira sarearekiko loturak eta lotura horren ondo- rioak. Egun, nerabe eta gazte guztiek apus- tuak egiteko makinatxo bat daramate soinean, zeinak edozein ordutan eta tokitan jokoan aritzea ahalbideratzen duen. Ondorioz, ludopatiaren goraldian sareak jokatu duen pa- pera aztertzeak lehentasuna izango luke balezko ikerketan. Lotura egon badagoela aurreratu genezake, zalantza handirik gabe: haatik, lotura hori nolakoa eta norainokoa den jakiteak pista batzut emango lizki- guke, arazoa nola landu planteatzeko orduan. Bigarren atalean, hasierako apustuak egitean inguruak duen eraginean jarriko genuke arreta. Adin tarte horietan (nerabezaroan, nagusiki), indar handia hartzen du taldearen parte sen- titzeko beharrak. Nerabe ludopaten aldetik jaso ditugun testigantzetan beti errepikatzen den bizipena da taldearena: inork ez du lehen apostua bakarrik egiten. Hirugarrenik, genero aldagaiari erreparatuko genioke Gizarteak genero bakoitzari ezarri dizkion rolak bete-betean erreproduzitzen dira nerabeen artean. Gizonari egozten zaion ezau- garrietako bat da ausardiarena, Besteak beste. Jokoan dabiltzan nerabe gehienak mutilak izatearen arrazoiak bilatzen saia- tuko ginateke aldagai hori baliatuz. Azkenik, publizitateak gazteenen artean duen eragina aztertuko genuke. Apos- tu enpresek gizartean ezagunak dira pertsonak baliatzen dituzte jendea apustuetara erakartzeko, hala nola futbolariak eta telebistako aurkezleak. Publizitate horrek gazteak noraino erakartzen dituen jakitea litzateke azken atalaren xedea. Ziur naiz lau atal horiek jasoko lituzkee la batek informazio esaguratsua eskainiko ligukeela, are gehiago metodologia kualita- tiboa eta kuantitatiboa uztartuz egingo bagenu. Ez naiz luzamendutan ibiliko: gutun honetan nire proposamenaren zertzelada nagusiak jasotzen saiatu naiz, Nire hautagaitza aukeratuko bazenute, joango ginateke ikerketa proiektuan forma ematen.
 Besterik gabe, elkarren berri izango dugulakoan agurtzen zaituztet. 
Adeitasunez,
