Erantzuteko orria lrakurriaren ulermen-proba 
Laburpena 
Artikulua espekulazio finantziarioaz ari zaigu. Eta, horretarako, kapital inbertsioek eta inbertsio funtsek esku-hartu duten hiru adibide ageri dira. Lehenengoa Euskaltel erpresa euskaldunaren kasua, zeina Zegona konpainiaren esku geratu den. Bigarrena, zahar egoitza pribatuen kudeaketa eta azkenik, etxebizitza eskubidearen eztabaida eta problematika. Hauek denak, pertsonen beharren edo ekomomia errealaren eta mozkinen arteko dikotomiaren adierazpenak dira. Helburua ez baita hiritarren behar eta eskakizunak asetzea, baizik eta, kapital metakela bultzatzea; horretarako, jendearen bizi baldintzak eta ongizatea ezabatu beharreko aldagaiak badira ere. Erantzuteko orria  : Gizarte Zientziak: Soziologia Izenburua: Zaintza lanak aztertuz Jakina da azken urteetan Ikergai kooperatibak erreferentzialtasun nabaria eskuratu duela ekomomia sozialaren eta solidarioaren lanketan. Izan ere, urteak dira ikertzaile taldeak horren aldeko apustua egin zuela. Hala, gaur egungo testuinguruan inoiz baino garrantzitsuagoa suertatuko da gaia landu eta pedagogia egitea; pandemiak agerian utzi baitu etengabeko hazkundean eta kapital metaketan oinarrituriko ekonomia ereduak dituen mugak. Azaldutako abaguneari heltzea ezinbesteko lana izango da, baina, nola egin? Gure esperientziak eta arakotze bibliografikoek erakutsi dute ikuspegi akademisiztak ezer gutxi gehitzen diola herritarren egunerokotasunei. Ez daukala eraginik gutako bakoitzak burutzen dituen praktika errepikakor eta sinpleenetan. Alegia, errealilate sozialaren aldagai makroak guztiz alboratu gabe ikuspegi mikroan zentratuko den ikerketa lanaren garaia da. Ikerketa paradijma aldaketaren beharrean gaude, eta ildohonetan, egunerokotasunean mamitzen diren interakzio eta barneraturiko egiteko eta pentsatzeko era horietan sakondu eta alternatibak mahaigaineratuko dituen lan ibilbidea abiaraztea da proposamena. Gaiari dagokionez, hainbeste urtetan zehar jorratutako ildoarekin jarraitzea egokia bada ere, planteamendu teorikoetan zein gaiari hurbiltzeko begiradetan aldaketak ezartzeko momentua dela eztabaidaezina da. Hala, ekonomia feministaren planteamendu teoriko zein metodologikoei helduta zaintzaren gaia gurera ekartzea eta lantzea premiazkoa dela deritzot. Ez da txosten honen helburua ikergaia definitzea eta hare gutxiago marko teorikoa eta teknikoan sakontzea, baina, proposaturiko gaia bere baitan iraultzailea den heinean, ezinbestekoa da hautu tematikoa legitimatu eta jantziko duen lehenengo ildo teorikoak jasotzeaeta melodologiaren inguruko lehenengo mezuak marraztea. Gauzak horrela, lehenengo ardatz teorikoa lana eta enpleguaren arteko bereizketa izango da: etxeko lanen eta zaintzaren feminizazioa esparru erreproduktibo zein produktiboan gertatzen den fenomenoa baita. Hau da, bereizketa analitikoa eskatzen duten kontzeptuak diren heinean, hauek kontzeptualki mugatu eta zehaztea ezinbesteko lana izango da. Aurrekoari loturik, EAEk duen publifikazio maila aztertzea ere beharrezkoa izango da, izan ere, ikerketa ugarik erakutsi dute publifikazio maila baxuagoa duten herrialdeek familiarizazio maila altuagoa dutela eta honek, eragin zuzena duela emekumeek bere gain hartzen dituzten lanen nolakotosunean. Azkenik, melodologiaren eztabaidei tiraka, bi fasetan antolatuko den ikerketa lana izatea da egokiena. Batetik, fase deskriptiboa izango dena eta zaintza eta etxeko lanen banaketaren argazki orokorra eskaintzea bilatuko duena. Honetarako, datu propioen ekoizpena alde batera utzi eta bigarren mailako datuen arakatzea izango da teknika nabarmenena. Honekin batera informatzaile klabeak eta adituak ere bilatzea oinarrizkoa izango da. Bestetik, bigarren fasea izango denak, informazio eta datuen ekoizpena bilatuko du. Baina, kasu honetan, tekniken zehaztapena lehenengo fasearen eta marko teorikoaren emakuntearen menpe geratuko da, lan horrek zintzelatu egingo baitu marko teknikoenen aldagaiak eta hauei hobekien egokitzen den operazionalizazioa. Amaitzeko, proposamenetan sakonduko duen azken fase baten beharra azpimarratzea gustatuko litzaidake, izan ere, txostenaren hasieran jasota geratu den moduan, ikerketa akademikoen eta eguneroko bizitzaren arteko arrakala txikitzea da azken helburua.