Laburpena
Diruaz, eta horrek gaur egun hartu duen balioaz ari da testua. Gizakiaren asmakizun hutsa izanikm diruak hartu duen dimentsioa eta boterea ulertezina da. Izan ere, gutxi batzuen esku dagoen botere tresna eta erabakien ardatz bihurtu baita. Hori guztia arrazoitu edo azaltzeko, hainbat adibide aipatzen dra, hala nola: tokiko enpresatan kanpoko inbertsio funtsak sartzea, Euskaltel telefonia enpresan gertatu denez; urruneko edo beste herrialde batzuetako elikagaiak kontsumitzea; etxebizitzen alorrean etxejabe nagusiak putre funtsak izatea, etab. Azken batean, aipatzen diren adibideen bitartez, adierazi nahi enpresen funtsa funts edo diru etekinak ateratzea besterik ez dela. Dirua diru egiteko besteri ez dela erabiltzen, erabiltzaileen edo pertsonen ongizate eta beharrak kontuan hartu gabe.




: KULTURA, BERRIKUNTZA ETA EUSKARA
Izenburua: ADIMEN ARTIFIZIALA ETA HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK
1. SARRERA
2021 urteko kudeaketa planean txertatu ahal izateko proiektu berri baten proposamena jasotzen du txosten honek zuzendaritzak egoki baderitzo.
Adimen artifizialaren eta hizkuntza teknologien merkatuak aztertu dira eta horien inguruan gure erakundean landu ahal izango liratekeen gaiak edo teknologiak proposatzen dira txostenean. Beti ere, kontuan izanik gai horiek lantzea edo/eta garatzea bideragarria den. Horretarako, alde batetik, kontuan hartu dira erakundearen gaitasunak zein diren eta nondik abiatzen den; eta, bestetik, adimen artifiziala eta hizkuntza teknologiak uztartzen dituen proiektu bat abiatzeko merkatuaren egoera zein den eta zer diru iturri edo finantziazio aukera egon litezkeen.
Hala eta guztiz ere, proposamen honek aurrera egingo balu, hurrengo urratsa bideragarritasun azterketa zahatza egitea izango litzateke. Beraz, txostenak honako hau jasotzen du:
a) Adimen artifizialaren eta hizkuntza teknologien egoera merkatuan
b) Proposamena
c) Aurrekontua


2. ADIMEN ARTIFIZIALAREN ETA HIZKUNTZA TEKNOLOGIEN EGOERA Mundua 4. Iraultza Industrialaren garaian murgilduta dago, roboten garaian, bete-betean. Adituen arabera, bizimodua eta munduaren antolaketa irauliko dituen teknologia dator. Izan ere, aurreko belaunaldiko teknologiak ez bezala, oraingo honek ikasteko gaitasuna du, entrenamendu sistema eta erabileraren poderioz. Gauzak horrela, hizkuntzak ere (ahozkoak nahiz idatzizkoak) berebiziko garrantzia hartu du azken belaunaldiko teknologia horren baitan. Teknologiari eta robotei ahozko edo/eta idatzizko testuak (hizkuntza informagarria, azken batean) txertatzea ikerlari eta teknologo edo ingeniarien lan garrantzitsu bihurtu da.
Stanford-eko Unibertsitateak adimen artifizialaren jarraipena egiteko urtero argitaratzen duen txostenean agertzen denez, adierazle guztiek argi uzten dute bai adimen artifizialek zein hizkuntza teknologiek izango duten aplikagarritasuna eta zabalkundea gero eta handiagoak direla.
Europako Batasunera etorrita, eskuartean dugun gai honetarako, META-NET proiektua eta horrekin lotutako sarea dira garrantzitsuak. Proiektu horren bidez bi helburu betetzea bilatzen da; batetik, Europako hizkuntza aniztasuna gordetzea eta hizkuntza gutxituak teknologiaz baliatu ahal izatea indartzeko; eta, bestetik, Europako merkatu digital bateratua. 
Horrek guztiak adierazten du hizkuntza bakoitzak, bere herrialdean, prestatzen joan behar duela azken belaunaldiko teknologietarako, esate baterako: itzulpen automatiko adimenduetarako eta antzekoetarako. Europako Batasunak sei lehentasun edo erronka jarri ditu Horizon Europe egitasmoan. Horietako bat hiritarrentzako digitalizazioa eta inklusiboan egitea da. Hau da, teknologia pertsonen eta hiritarren mesede eta laguntzarako izatea. Horrez gain, Europako Batasunak printzipioetan argi adierazten du hizkuntza eta kultura aniztasuna balioak direla, zaindu eta bermatu beharrekoak. Horiek horrela, milioi bateko diru-funtsak aurreikusi dituzte tokian-tokiko hizkuntza teknologien bideragarritasun azterketak egiteko. Gure erakundera etorrita, hau guztia aukera aparta dela esan genezake. Izan ere, azken hamar urteotan itzulpen alorrean zein hizkuntz teknologian egin ditugun lanak uztartzeko garaia dela iradokitzen baitigu merkatuak.
Alde batetik, itzulpen bidez lorturiko idatzizko testu korpusa dugu, eleanitza; eta, beste alde batetik, testu horrek guztiak teknologien bidez tratatu eta etiketatzeko teknologia eta jakintza dugu erakundean. Beraz, proposamena, hori guztia uztartzea izango litzateke.

3.PROPOSAMENA
Itzulpen automatikoko azken belaunaldiko teknologietan euskara txertatzeko bideragarritasun azterketa egitea.  Horretarako, hainbat jakinza alor menperatzen dituzten kideez osatutako lan-taldea eratu beharko litzateke, hala nola: itzulpengintza, hiztegigintza, hikuntzalaritza konputazionala eta informatika.
Proiektu berri honen emaitzak honako hauetan aplikatu ahal izango lirateke, esate baterako:
	-Sare sozialetan testuak berehala itzultzeko
	-Telefonozko lehen arretan.
	Webguneetako laguntzaile birtualetan
	-...

4.AURREKONTUA 
Lehenago esan bezala, ikerketa eta garapen lanari ekin baino lehen, bideragarritasuna azterketa egin beharko litzateke, gaiak eta lehentasunek finkatu ahal izateko. Baita zein kostu eta finantziazio iturri egon litezkeen aurreikusteko ere.
Bai bideragarritasun azterketa egiteko bai garapenerako, diru laguntzak daude Eusko Jaurlartitzan, Foru Aldundiaan eta Europako esparru-programan. Horren bidez, kostuaren %80 estal liteke; beste %20a norberak jarri beharrekoa litzateke.
Laburbilduz, hau litzateke aurrekontua:

*Bideragarritasun azterketa egitea 			12.000â‚¬
	(dena barne kostuak dira, lanorduak)
*Dirulaguntza bidez lortu beharrekoa (%80)	9.600â‚¬
*Funts propioak (%20)						2.400â‚¬


Donostian, 2020ko irailaren 29an
Egilea: Sustapen saila
